Gizartea -

Indarkeria matxista

Emakume bat hil dute Guadalajaran

Senarra bere buruaz beste egiten saiatu da gero, Azuqueca de Henares herrian bikoteak zuen etxean.

Emakume bat hil du ustez bere senarrak Guadalajaran

1:21

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko batek ustez bere emaztea hil du Azuqueca de Henares herrian (Guadalajara) bizi ziren etxean, arma zuriz, Gaztela-Mantxako 112 Larrialdi Zerbitzuak baieztatu duenez.

Gaurko (osteguna) 07:43an jaso dute abisua, eta ustezko hiltzailea bere buruaz beste egiten saiatu da emakumea hil eta gero.

Adingabeak artatzen aditua den Gurutze Gorriko lantalde bat hilketa izan den tokira bertaratu da, bikotearen seme-alabei laguntzeko.

---------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista