Gizartea -

Bilbo

Bi gizonek lapurreta egin dute Deustuko kiosko batean, armak erabiliz

Ostegun honetako lehen orduan gertatu da. Lapurrek ihes egin dute, kutxako dirua hartuta; udaltzainak haien bila dabiltza.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi gizonek lapurreta egin dute ostegun honetan Deustuko prentsa-kiosko batean, Bilbon, armak erabiliz, eta ihes egin dute, kutxa zegoen dirua hartuta; hala eman diote jakitera Europa Pressi Udaltzaingoaren iturriek.

Lapurreta 07:05 aldera gertatu da, Blas de Otero kaleko 3.ean, Deustun.

Bi gizon prentsa-kiosko batera hurbildu dira, eta jabea mehatxatu dute; lurrean etzanarazi dute, eta ahoz behera jarri.

Gerora, kutxako dirua hartu dute, eta ihes egin dute, Luis Power kaletik, Itsasaderrarako bidean. Jarraian, biktimak udaltzainei deitu die; azken horiek lapurrak topatzen eta atxilotzen ari dira saiatzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Azken ordukoa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Delituak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Merkataritza Lapurretak Deusturen azken ordukoa