Gizartea -

Araba

Emakume bat arin zauritu da Laudion, lur-jausi baten ondorioz

Halaber, luiziak kalteak eragin ditu hainbat etxebizitzatan, baita inguruan aparkatuta zeuden kotxe batzuetan ere.

Laudio Argazkia: Ander Astrain
Laudio Argazkia: Ander Astrain
Emakume bat arin zauritu da Laudion, lur-jausi baten ondorioz

1:03

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat arin zauritu da Laudion (Araba), horma bat erortzeak eragindako lur-jausi baten ondorioz. Halaber, kalteak eragin ditu hainbat etxebizitzatan, baita inguruan aparkatuta zeuden kotxe batzuetan ere.

Udaltzaingoak jakitera eman duenez, luizi hau herriko Isasi urbanizazioan izan da.

Behera egin duen horma Gregorio Marañon eskola zaharraren azpian dago. Hainbat harri eta lokatz asko erori da 50 bat metroko zabaleran.

Gertaera 09:30ean izan da, urbanizazioko (elkarri atxikitako etxeak eta familia bakarrekoak) bizilagunek burrunba entzun dute, eta, zertxobait geroago larrialdietako zerbitzuen sirenak entzun dituzte.

Hondeatzaileak txintxorrak kentzeko lanean ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Laudioko albisteak Gizartea bideoak Albisteak Aiaraldea Harri-jausiak