Gizartea -

Diana Querren kasua

Jose Enrique Abuinek ez du epaile aurrean deklaratu nahi izan

Atxilotua astelehen honetan, urtarrilaren 1ean, eraman dute epailearen aurrera. Duela ia bederatzi hilabete artxibatutako kasua hilaren 2an berriz irekitzea aurreikusten da.

Argazkia: EFE. Jose Enrique Abuin atxiloketaren unean. EFE.
Argazkia: Jose Enrique Abuin atxiloketaren unean. EFE.
Argazkia: EFE. Jose Enrique Abuin atxiloketaren unean. EFE.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Enrique Abuinek ez du epaile aurrean deklaratu nahi izan Diana Querren hilketa dela-eta. Hala, Guardia Zibilaren aurrean hilketa aitortu duen arren, epailearen aurrean ez deklaratzeko eskubideaz baliatu da, Ribierako (A Coruña) 3. epaitegian.

Abuin, ‘El Chicle’ ezizenaz ezaguna, ostiralean atxilotu zuten eta astelehen honetan, urtarrilak 1ean, 8:50ean, eraman dute Ribierako epaitegira, epailearen aurretik pasatzeko dagoen 72 orduko tartea agortuta. Auzitegiko ateetan ikusmira mediatiko handia sortu da eta irainak eta oihuak izan dira nagusi Abuin autotik atera dutenean.

Auzitegiko iturrien arabera, epaileak atxiloketaren atestatu “luzea” irakurtzeko erabili ditu lehen minutuak, atxilotuaren deklarazioa entzun aurretik.

Jarraian, Guardia Zibilari Diana Quer hil izana aitortu dion atxilotuak epailearen aurrean deklaratzeari uko egin dio.

Kasua berriz irekiko dute

Krimena aitortu duen atxilotua epailearen aurretik igarota, Querren kasuaz arduratzen den Ribierako 1. epaitegiak ikerketa urtarrilaren 2an berriz irekitzea aurreikusten da. Hala, litekeena da duela ia bederatzi hilabete behin-behinean artxibatu zuten ikerketa asteartean berriz irekitzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Gaurko azken ordukoa