Gizartea -

Lan istripua Bizkaian

Errepideetako langile bat zauritu da Abanton, auto batek harrapatuta

Behargina Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute, baina oraindik ez dago argi zein den zaurien larritasun maila.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errepideetako langile bat zauritu da gaur N-639 errepidean, Abanto (Bizkaia) parean, auto batek harrapatuta, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 14:20an gertatu da, langilea errepideko mantentze lanak egiten ari zela.

Behargina Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute, baina oraindik ez dago argi zein den zaurien larritasun maila.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa Gaurko azken ordukoa Abanto Zierbena azken ordukoa