Gizartea -

Otsailaren 8tik 13ra

2018ko Aratusteak iragartzeko sei kartel finalistak aukeratu dituzte Bilbon

Herritarrek urtarrilaren 15etik 20ra bitartean eman dezakete botoa online Bilboko Udalaren eta hedabide laguntzaileen web orrien bidez edota Euskal Museoan, bertara joanda.

2018ko Inauterietako sei kartel finalisten mosaikoa. Argazkiak: Bilboko Udala.
2018ko Inauterietako sei kartel finalisten mosaikoa.
2018ko Inauterietako sei kartel finalisten mosaikoa. Argazkiak: Bilboko Udala.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2018ko Aratusteetako kartel lehiaketaren sei finalistak aurkeztu ditu dagoeneko Bilboko Udalak. Otsailaren 8tik 13ra izango dira inauteriak Bizkaiko hiriburuan, eta hauek dira aukeratutako kartelen izenburuak: 'Salta, salta, salta', 'Carnavalísimo', Bilbao se disfraza', 'Cuidado por dónde pisas', 'Bilbaocarnaval' eta 'Una sardina muy atlética'.

Aurtengo edizioan, 47 kartel aurkeztu dituzte, eta Bilbotik heltzeaz gain, Gipuzkoatik, Nafarroatik, Castellotik, Bartzelonatik, Asturiastik, Leondik, Andaluziatik eta Madrildik ere heldu dira, baina, ohi bezala, Bilbokoak dira gehienak.

2018ko Aratusteak iragartzeko kartel irabazlea sistema mistoaren bidez aukeratuko dute, baina herritarren bozketak izango du pisurik handiena, notaren % 75 balioko baitu.

Herritarrek urtarrilaren 15etik 20ra bitartean eman dezakete botoa online, Bilboko Udalaren webgunean eta hedabide laguntzaileen web orrien bidez, edota aurrez aurre, Euskal Museoan, bertan egongo baitira erakusgai kartel finalistak, irabazlea aukeratu arte.

Irabazleak 2.000 euroko saria jasoko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko azken albisteak Bizkaiko albisteak Inauteriak Bilbo Gizartea albisteak Albisteak