Gizartea -

IV. Gazte Plana

Eusko Jaurlaritzak enpresa-sorkuntza eta alokairua bultzatu nahi ditu gazteen artean

2021era arte garatuko den Gazte Planak, halaber, gazteen lan-baldintzak hobetzea ere du xede.

Plana 2021era arte garatuko dute. Argazkia EiTBren bideo batetik hartua da.
Plana 2021era arte garatuko dute. Argazkia EiTBren bideo batetik hartua da.
Gazteak lehenago emantzipatzea da IV. Gazte Planaren helburua

1:11

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak 2018tik 2021ra arte garatuko duen IV. Gazte Planak hainbat ekintza ditu aurreikusita, xede izanik enpresa-sorkuntza bultzatzea, gazteen lan-baldintzak hobetzea, eta, alokatzearen bidez, emantzipazioaren alde egitea. Hala esan du, prentsa-ohar batean, Beatriz Artolazabal Enpleguaren eta Gizarte Politiken sailburuak.

Artolazabalek dioenez, planak bost ardatz estrategiko ditu. Ardatz horiek ondorengo arlo hauetan daude: emantzipazioa eta autonomia, ongizatea eta bizitza osasuntsua, berdintasuna eta inklusio soziala, parte-hartzea eta konpromiso soziala, eta sozializazioa. Guztira, 23 helburu eta 65 ekintza-lerro ditu.

Sailburuak onartu du erronka dela enpleguaren eta emantzipazioaren alde egitea; hala, Eusko Jaurlaritzak hainbat ekintza bultzatuko ditu, "hezkuntzaren arlotik lan-merkaturako bidea arinagoa izan dadila"; zenbait neurri ere abiatuko ditu, enpresa-sorkuntza sustatzeko, eta euskal gazteen lan-baldintzak hobeak izan daitezen.

Etxebizitzari dagokionez, aurreikusita dago gazteei erreserbatzea babes ofizialeko etxebizitzak, bai eta gazteen alokairuaren alde egiteko zenbait formula berri eta neurri. IV.

Gazte Planak, horrez gain, beste gai hauetan ere du aurreikusirik jardutea: kirolean, aisialdian, kulturan, kontsumoan, parte-hartzean, mugikortasunean eta berdintasunean.

Planak diagnostiko bat izan du abiapuntu

Plan berriak diagnostiko bat izan du abiapuntu; hain zuzen, baieztatu da gazteen pisuak behera egin duela, gizartean, eta seme-alabak izateko batez besteko adina 30 urteetatik gora kokatzen dela.

Enpleguaren arloan, Artolazabalek gogorarazi du azken datuek zehazten dutela langabezia-tasak behera egin duela, eta lana duten gazteen batez besteko soldata hileroko 1.000 bat eurokoa dela.

Norbere konturako lanak presentzia txikia du, bai eta nork bere buruari lana emateko joerak ere. Batez besteko emantzipazio-adina, Europan ohikoa dena kontuan izanik, berantiarra da.

Hainbat Sailek hartu dute parte

Sailburuak azaldu ere azaldu du IV. Gazte Planak aurrekoen ildoei eusten diela; hala nola, integrala, zeharkakoa eta Sailen artekoa izatea, eta herritarren parte-hartzeari irekita egotea. Eusko Jaurlaritzaren zenbait Sailek hartu dute parte Plana prestatzeko.

Aurreko Gazte Planerako, 575 milioi euro erabili zituzten, hiru urtez, eta guztira 686 ekintza egin zituzten; hau da, urtean 200 baino gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana albisteak Gizartea bideoak Albisteak Euskal enpresak azken ordukoa Etxebizitza Gazteak gaur