Gizartea -

Gertaera

Bilboko diskoteka bateko atezaina zauritu dute labankadaz

Segurtasun sailak jakinarazitakoaren arabera, erasoa goizaldeko 05:15 aldera gertatu da Errekalde Zumarkaleko Living Night Club diskotekan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko diskoteka bateko atezaina zauritu dute gaur goizaldean, bularrean jasotako labankada baten ondorioz. Horrez gain, bi emakumek kolpeak jasan dituzte. Antza denez, bi talderen arteko borroka izan da.

Segurtasun sailak jakinarazitakoaren arabera, goizeko 05:15 aldera gertatu da erasoa, Errekalde zumarkaleko Living Night Club diskotekan. Bi talde borrokan hasi dira, eta horren ondorioz gertatu dira erasoak. Hori dela eta, lokaleko atezainak esku hartu behar izan dute.

Liskarrean ari zen pertsona batek labana atera du, eta bularrean sastatu du atezainetako bat; halaber, beste bi emakume ere zauritu egin dira, hainbat kolpe jasota.

Hiru zaurituak Basurtuko Ospitalera eraman dituzte. Erietxeko iturrien arabera, atezaina ez dago oso larri.

Ertzainak atestatua ipini du abian, erasoak direla eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea