Gizartea -

Vall d'Aran

Bergarako mendizale bat hil da Lleidan, elur-jausi batek harrapatuta

Gainera, beste pertsona bat hil eta hirugarren bat oso larri zauritu ditu elausoak. Elur-jausia Vall d’Aranen gertatu da, Vall de Conanglesen.

Larrialdi zerbitzuak lanean, Vall d'Aranen (Lleida). Irudia: FORTA
Larrialdi zerbitzuak lanean, Vall d'Aranen (Lleida). Irudia: FORTA
Bergarako gizon bat hil da Lleidan, elur-jausi batek harrapatuta

1:19

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

44 urteko Unai Perez de Arenaza Bergarako (Gipuzkoa) bizilaguna hil da gaur Vall d’Aranen (Lleida), elur-jausi batek harrapatuta, konkretuki, Vall de Conanglesen, Euskadi Irratiak aurreratu duenez. Gainera, beste pertsona bat hil eta hirugarren bat oso larri zauritu ditu elausoak, Generalitateko suhiltzaileek jakitera eman dutenez.

Mendi ezbeharra 10:00ak aldera gertatu da, hiru pertsona ikerketa lanak egiten ari zirenean. Biktimetako bat zientzialaria da. Antza denez, Bartzelonako Unibertsitatea Europa mailako egitasmo batean parte hartzen ari da, eta zientzialaria lantalde berekoa da.

Hiru biktimak Vall de Conanglesetik eskiekin zihoazen, elur-jausiak harrapatu dituenean.

Suhiltzaileen arabera, harrapaturik geratu diren bi pertsonen gorpuak erreskatatu eta bertatik eraman dituzte. Hirugarren biktima bizirik topatu eta helikopteroz Vielhako ospitalera eraman dute, egoera kritikoan.

Ondoren bertatik helikopteroan berriro Bellvitge ospitalera (L'Hospitalet de Llobregat, Bartzelona) eraman dute, Larrialdi Sistemak (SEM) azaldu duenez.

Vielhako tunelaren hegoaldeko sarreraren eskuinaldean dago Vall de Conangles.

Perez de Arenaza mendi gidari profesionala eta alpinista ezaguna zen Euskal Herrian. Besteak beste, 2004an bide berria irekita, 8.013 metroko Shisha Pangma igotzea lortu zuen, Oriol Baro mendizale kataluniarrarekin batera. Urte berean Andres Espinosa saria eman zioten lorpenagatik.

Hildako alpinistaren familiari doluminak eman eta elkartasuna adierazi dizkio Bergarako Udalak sare sozialetan.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Albisteak Gipuzkoa Gizartea bideoak Bergara Albisteak Albisteak mendia Mendizaleen istripuak Debagoiena Zer gertatu da gaur Nafarroako Pirinioetan? Elauso-alerta mendian