Gizartea -

Indarkeria matxista

Emakume bat hil du ustez haren bikotekideak Alboxen

Gizonak eman dio abisua 112 larrialdi zerbitzuari, emakumeak ez zuela arnasik hartzen ohartarazita. Bikotearen etxera iritsi direnean, hilda zegoela baieztatu dute zerbituzko langileek.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

48 urteko emakume bat hil dute gaur goizean Almeriako Albox herrian, eta haren bikotekidea atxilotu dute, Espainiako Gobernuak Andaluzian duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez.

Gizonak eman dio abisua 112 larrialdi zerbitzuari, emakumeak ez zuela arnasik hartzen ohartarazita. Bikotearen etxera iritsi direnean, emakumea hilda zegoela baieztatu dute zerbitzuko langileek.

Guardia Zibilak gizona atxilotu du, lehen zantzuen arabera, indarkeria matxista kasua izan delakoan.

Alboxeko Udalak dolu eguna deitu du astelehenerako, gertatutakoa gaitzesteko.

---

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Tratu txarrak Gaurko azken ordukoa