Gizartea -

Indarkeria matxista

22 urteko mutil bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari eraso egitegatik

Erasoa joan den larunbatean gertatu zen, Zabalgana auzoko etxebizitza batean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udaltzaingoak 22 urteko mutil bat atxilotu du Gasteizen, bikotekidea jotzeagatik indarkeria matxista delitua leporatuta.

Gertakariak joan den larunbatean jazo ziren, Zabalgana auzoko etxebizitza batean. Udaltzaingoa bertaratu zenean, bikotekideak emakumea jo egin zuela azaldu zuen lekuko batek.

Ordurako erasotzailea ez zegoen etxean, baina haren bila hasi ziren eta inguruan atxilotu zuten.

Bien testigantzak entzun ostean, Udaltzaingoak gizonezko gaztea atxilotu eta epailearen esku utzi zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Gasteiz Albisteak Matxismoa Zabalgana gaur