Gizartea -

Gertakaria

Tximista batek tximinia bat apurtu du Laudion

Tximiniaren zatiak kalean aparkatuta zegoen ibilgailu baten gainera erori dira. Ez du bestelako kalterik eragin, eta ez du inor zauritu.

Tximista batek eraikin bateko tximinia puskatu du Laudion. Argazkia: @BomberosAraba
Tximista batek eraikin bateko tximinia puskatu du Laudion. Argazkia: @BomberosAraba
Tximista batek eraikin bateko tximinia puskatu du Laudion. Argazkia: @BomberosAraba

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tximista batek eraikin bateko tximinia puskatu du Laudion (Araba) igande arratsaldean, eta tximiniaren zatiak kalean aparkatuta zegoen ibilgailu baten gainera erori dira. Dena den, ez dute inor harrapatu.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, tximistak ez du kalte material handirik sortu, baina etxetresna batzuetan ere eragin ditu kalteak.

Oinaztarria 17:00ak aldera erori da, eta, horren berri izandakoan, Ertzaintzaren patruila bat bertaratu da, ingurua ixteko.

Ertzaintza ez ezik, suhiltzaileak ere bertaratu dira, tximinia zatiak kentzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Laudio Eguraldia Gizartea Albisteak Ekaitzak Aiarako kuadrilla