Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Emakume bati sexu-erasoa egin diote Gasteizen

Etxeko eskailera-buruan igogailuaren zain zegoela egin dio eraso gizon batek. Ustezko erasotzailea espetxeratu egin dute.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

57 urteko gizon bat espetxeratu dute, Gasteizen emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez.

Sexu-erasoa ostiralean gertatu zen, Sansomendi auzoan dagoen etxebizitza bateko eskailera-buruan.

Emakumea igogailuaren zain zegoen gizon batek eraso zionean. Ustezko erasotzailea etxebizitza eraikin horretako bizilaguna da.

Lepotik heldu eta hormaren kontra bultzatu ostean, ukituak egin zizkion.

Emakumea oihuka hasi zen eta biktimaren senide batek erasoa geldiaraztea lortu zuen. Ustezko erasotzailea, ostera, lasterka aldendu eta bere etxean sartu zen.

Ertzainak bertaratu zirenean, ustezko erasotzailea atxilotu zuten, sexu-eraso delitua leporatuta.

Emakumea, berriz, ospitalera eraman zuten, anbulantzian.

_________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak adin txikikoak Tratu txarrak Espainian Araba Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea Tratu txarren biktimentzako gida Matxismoa