Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Garapen Iraunkorrerako Helburuak: Agenda 2030 feminista bat Donostian

Gizartea

Nazio Batuen helburuak

2030 Agenda ikuspuntu feministatik erakutsiko dute Donostian

eitb.eus

2018/05/15

UNESCO Etxeak eta Haurralde Fundazioak jardunaldiak antolatu dituzte Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuak begirada feministatik ezagutzeko, maiatzaren 15ean eta 16an.

  • Tabakalera Donostian. Argazkia: EITB.EUS.

    Tabakalera Donostian. Argazkia: EITB.EUS.

    Tabakalera Donostian. Argazkia: EITB.EUS.
  • Whatsapp
  • Bidali

“Begirada intersekzional feminista tokian tokiko eta mundu mailako garapen iraunkorrerako 2030 agendari” jardunaldiak egingo dituzte Donostian astearte eta asteazken honetan, maiatzaren 15ean eta 16an, Tabakaleran, Haurralde Fundazioak eta UNESCO Etxeak antolatuta.

Jardunaldi hauen helburua da: 2030 agenda begirada feminista batetik ezagutzea eta horren inguruan hausnartzea, horrela, gizarteari berdintasunean eta garapen iraunkorrean aurrera joateko tresnak emateko.

Era berean, egun hauetan ingurumenaren babesa eta klima aldaketak emakumeen eta nesken artean zer-nolako eraginak dituen aztertuko dituzte. Administrazioen eta gizartearen funtsezko garrantzia ere aztertuko dute emakumeen eskubideak babesteko eta salatzeko; batez ere, sexu eta ugalketa eskubideei dagokienez.

Jardunaldiak asteartean hasiko dira, 09:00etan, aurkezpen batekin, eta 10:00etan hitzaldiak hasiko dira. Lehenengoa Emilia Reyes Zuñiga 'Equidad de Genero: Ciudadania, Trabajo y Familia' erakunde feministako kideak emango du.

Ondoren, beste hiru hitzaldi egongo dira, eta, hizlarien artean, Marianne Haslegrave Commonwealth-eko medikuntza elkartearen zuzendari eta ugalketa osasunean aditua eta Carmen Capriles ingurumen aktibista egongo dira.

Maiatzaren 16an, asteazkenean, ingurumenaren eta klima aldaketaren inguruko bi hitzaldi eta mahai-ingurua egongo dira.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena