Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Bizkaiko Auzitegiak Maitena elkartea absolbitu du droga-trafikoaren delitutik

Gizartea

Epaiak

Maitena kalamu elkartea droga trafikoaren delitutik absolbitu dute

agentziak | erredakzioa

2018/05/16

Bizkaiko Auzitegiak errugabe jo ditu elkarte horretako kideak, baina 900 euroko isuna jarri die, energia elektrikoa iruzur eginez erabiltzeagatik.

  • Kalamu laborantza baten irudia. Argazkia: Teknopolis.

    Kalamu laborantza baten irudia. Argazkia: Teknopolis.

    Kalamu laborantza baten irudia. Argazkia: Teknopolis.
  • Whatsapp
  • Bidali

Bizkaiko Probintzia Auzitegiko seigarren sekzioak Maitena kalamu elkarteko zuzendaritzako kideak absolbitu ditu. Talde kriminal bateko kide izatea eta Abadiñoko industrialde batean hazten zuten substantziarekin trafikatzea egotzita epaitu dituzte, eta errugabe jo dituzte, baina 7.000 euro ordaindu beharko dizkiote Iberdrolari energia elektrikoarekin iruzur egiteagatik eta 900 euroko isuna ezarri die.

2014ko uztailean, Ertzaintzak 830 kalamu landare (13.600 gramoko pisua zuten) eta 3.000 gramo kalamu lehor atzeman zituen bertan. Horrez gain, 61 lanpara, haizagailuak, hezetasuna kentzeko gailuak eta erauzgailuak topatu zituzten, energia elektrikoaren sarera legez kanpo konektatuta.

Maitena elkarteko presidentea eta gainerako kideak kargurik gabe aske utzi dituzte, akusatuen jarduera legitimoa zela argudiatuz, izan ere, epaimahaiaren esanetan, bertan hazten zuten kalamua kopuru txikitan banatzen zuten kideen artean, elkarte horren helburua substantzia hori elkarteko kideen artean banatzea baitzen, horren estatutuetan jasotako helburuak eta arauak betez. Horrela, kide bakoitzari egunean bi gramo edo astean 15 ematen zizkioten.

Auzitegiaren arabera, Maitena elkartea legeak zehazten duen moduan zegoen erregistratuta, eta elkarte horretako zuzendaritza taldeko kideek legea betez jardun nahi zuten; beste elkarte batzuekin jarri ziren harremanetan horretarako, Pannag elkartearekin, besteak beste.

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena