Gizartea -

OSASUNA

Osakidetzak fisioterapia proiektu pilotu bat jarri du martxan Lehen Mailako Arretan

Gasteizko Zabalgana auzoko osasun zentroan abiatu dute, baina Osakidetzak ez du baztertzen programa osasun zentro gehiagotara zabaltzea.

Osakidetzak fisioterapia proiektu pilotu bat jarri du martxan. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Osakidetzak fisioterapia proiektu pilotu bat jarri du martxan Lehen Mailako arretan
Fisioterapia programa lehen aldiz anbulatorioetan eskainiko du Osakidetzak

1:22

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak Fisioterapia eta Errehabilitazio proiektu pilotu bat jarri du martxan Gasteizko osasun zentro batean, zerbikaletako, bizkarreko edota sorbaldako minei Lehen Mailako Arreta zerbitzuan erantzuna ematea helburu.

Azaroan abiatu zuten proiektua Zabalgana auzoko osasun zentroan, eta Sansomendiko eta San Martineko osasun zentroetako pazienteak ere hartzen ditu; 65.000 pertsona, guztira. Aurreikuspenen arabera, urtero 500 paziente inguru artatuko dituzte Zabalganako zentroan.

Lehen esperientzia honen ebaluazioaren ostean, emaitzen arabera, programa osasun zentro gehiagotara zabaltzea eta Araban urtero 2.000 pazienterengana iristea espero du Osakidetzak. Halaber, behin programa pilotuaren emaitzak aztertuta, mahai gainean jarriko dute fisioterapia zerbitzua prozesu gehiagotara zabaltzeko aukera.

Proiektu honen baitan, familiako medikua izango da lehen behaketa egin ostean eta paziente bakoitzaren historialaren arabera diagnostikoa emango duena. Aurrez definitutako protokoloari jarraituz, beharrezko tratamendu farmakologikoa erabili eta gero, eta ospitaleko arreta behar ez duela egiaztatutakoan, pazientea osasun zentroko fisioterapiako profesionalengana bideratuko du.

Plan pilotu honek bizkarreko eta sorbaldako mina duten pertsonak taldetan eta modu hezitzaile batean artatu nahi ditu, pazienteak euren ondoezarekin inplikatzeko.

Pazienteak 8-10 lagunetako taldetan antolatuko dira, eta euren minari egokitutako jarrera eta ariketen inguruko ezaguerak bereganatuko dituzte 60-90 minutuko 10 saiotan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna albisteak Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Araba Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea Osasunari buruzko albisteak Lehen Arretako zentroak Zabalgana