Gizartea -

Polemika

Bilboko Udalak bertan behera utzi du C. Tanganaren Aste Nagusiko kontzertua

Rap-kantariaren letra matxistek eragindako polemikaren ondotik hartu du erabakia Bilboko Udalak. Tanganaren ordez, Pedro Capo Puerto Ricoko abeslaria arituko da.

C. Tangana, kontzertu batean. Argazkia: Iñaki Espejo-Saavedra
C. Tangana
Bilboko Udalak bertan behera utzi du C. Tanganaren Aste Nagusiko kontzertua

1:28

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak bertan behera utzi du C. Tangana rap-abeslariak Aste Nagusian eman behar zuen kontzertua, haren abestien letra matxistek polemika eragin eta gero. Udalak ohar labur batean iragarri duenez, Pedro Capo Puerto Ricoko musikaria arituko da haren ordez.

Itziar Urtasun Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotziak atzo aitortu zuenez, gaia aztertzen ari ziren. Biharamunean etorri da erabakia.

C. Tanganak Bilboko jaietan jo behar zuela eta, Udalari kontzertua bertan behera uzteko eskatuz sinadura bilketa abiatu zuten change.org plataforman. 24 orduko epean, 10.000 sinadura bildu zituen eskaerak. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek ere emanaldia ez egiten alde egin zuten.

Dena dela, adierazpen askatasuna argudiatuta, betorik ez ezartzeko deia egin dute azken orduetan euskal kulturaren hainbat ahotsek, besteak beste, Fermin Muguruza musikariak edota Igor Elortza bertsolariak.

Pedro Capok ordezkatuko du

C. Tanganaren kontzertua abuztuaren 24rako zegoen aurreikusia, Europa Parkeko agertokian. Azkenean, baina, Pedro Capo igoko da oholtza gainera.

Pedro Capo Puerto Ricoko musikari, abeslari eta konpositorea Bobby Capo ezagunaren, "Piel Canela" abesti ospetsuaren sortzailearen, iloba da.

Capok Marka Registrada taldean abiatu zuen bere ibilbide artistikoa. Ordutik hainbat pelikula eta musikaletan hartu du parte. 2018an bakarkako ibilbideari ekin zion, eta "Calma" abestia kaleratu zuen. Kanta ezaguna egin da aurten Alicia Keysekin eta Farrukorekin batera egindako moldaketa bati esker.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aste Nagusia Bilbo Indarkeria matxista Herriak eta Hiriak Espainia bideoak Gaur egungo musika Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak Aste Nagusiko kontzertuak Bilboko Aste Nagusiko egitaraua Matxismoa Puerto Rico azken ordukoa