Gizartea -

'World's Greatest Places'

Chillida Leku bisitatzeko 100 tokirik onenen artean sartu du 'Time' aldizkariak

Museoa aurtengo zerrenda ospetsuan sartzea lortu duen Estatuko leku bakarra da.

Emakume bat argazki bat ateratzen Chillida Lekun. Irudia: EFE
Emakume bat argazki bat ateratzen Chillida Lekun
Emakume bat argazki bat ateratzen Chillida Lekun. Irudia: EFE

AGENTZIAK | ERRDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetako Time aldizkariko 'World's Greatest Places 2019' zerrendaren arabera, Chillida Leku bisitatzeko munduko tokirik onenen artean aurkitzen da. Horrela, museoa aurtengo zerrenda ospetsuan sartzea lortu duen Estatuko leku bakarra da.

Zerrendak ehun leku jasotzen ditu, "bide berriak ireki eta industriaren joerak zuzentzen ari direnak, eta berezitzat jo daitezkeen esperientziak eskaintzen dituztenak".

"Chillida Leku museoak etapa berri bati ekin zion joan den apirilean, eta orduz geroztik 45.000 bisitari inguru izan ditu. Horrek areagotu egin du bisitaldi gidatuen eskaera, museoaren erakarpen handietako bat delarik", adierazi du Mireia Massague museoko zuzendariak.

"Halako aintzatespenek lanean jarraitzera animatzen gaituzte; museoaren kudeaketa eredu berria bermatzen dute. Gainera, inguruarekin eta tokiko bisitariekin dugun inplikazioaren garrantzia berretsi digu. Horrek guztiak nazioarteko dimentsioa ematen dio Chillida Lekuri", nabarmendu du zuzendariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskadi bideoak Hernani Chillida Leku Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Museoak Eduardo Chillida gaur