Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Nafarroako Auzitegiak delitu zantzuak ikusi ditu 'Tour de la Manada'n

Interneten "asko zabaldu den webguneak" biktima "umiltzen eta iraintzen" duela iritzi dio.

Nafarroako Auzitegia. Argazkia: Efe
Nafarroako Auzitegia. Argazkia: Efe
Nafarroako Auzitegia. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Auzitegiko Lehenengo Sekzioak instrukzio epailearen erabakia berretsi du, delitu zantzuak atzeman dituelako “Tour de la manada” izeneko iragarkian. Instrukzio epaileak arrazoiak ikusten zituen iragarkiaren arduraduna biktimaren moralaren aurkako delituagatik epaitzeko.

Aurreko apirilean, Iruñeko 4. Instrukzio Auzitegiak adierazi zuen "Tour de la manada" webgunearen edukiak "biktima iraintzen" zuela, izan ere, Sanferminetan emakume bat bortxatu zuten gazteek gau hartan egin zuten ibilbidea egitea eskaintzen zuen.

Ikertuaren defentsak helegitea jarri zuen auto horren kontra, eta artxibatzeko eskatu zuen, epaileak deliturik atzemateko arrazoirik ez zuela iritzita. Gainera, webguneko edukiak faltsuak zirela eta "hedabideen sentsazionalismoaren aurkako salaketa soziala" zuela helburu argudiatu zuen. Fiskaltzak ere artxiboaren alde egin zuen, delitura iristeko nahikoa irain ez zegoelakoan.

Bestalde, akusazio partikularrak, 2016ko uztailaren 7an bortxatua izan zen biktimak, helegiteak atzera botatzea eta epaiketa hastea eskatu zuen.

Irmoa den ebazpenean, Auzitegiak Interneten "asko zabaldu den webguneak" biktima "umiliatzen eta iraintzen" duela iritzi dio. Horregatik, magistratuen ustez, webgunean  delitutzat jotzeko zantzuak daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Indarkeria matxista Espainian Gizartea Eguneko albisteak Albisteak ‘La Manada’ auzia gaur