Gizartea -

Migrazio krisia

400 bat migratzaile, lehorreratzeko baimena jasotzeko zain

'Aita Mari'ren egoera berean daude beste itsasontzi batzuk Mediterraneoan, Libia parean, oraindik portu batean lehorreratzeko baimenik gabe, eta jendez gainezka.

'Aita Mari'k erreskatatutako migratzaileak. Argazkia: Aita Mari
'Aita Mari'k erreskatatutako migratzaileak. Argazkia: Aita Mari
'Aita Mari'k erreskatatutako migratzaileak. Argazkia: Aita Mari

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurreko astearteko itsaso barea aprobetxatuta, 600 bat pertsona atera ziren pateretan Libia iparraldeko kostatik, oso baliabide prekarioekin, bizitza arriskuan jarriz.

Horregatik, inguruan lau itsasontzi bertaratu ziren, eta dagoeneko 400 erreskatatu badituzte ere, beste 200ek jitoan jarraitzen dute.

Aita Mari-k 78 pertsona daramatza, tartean haurrak eta haurdun dagoen emakume bat, Open Arms-ek 73, Ocean Viking-ek 2015, eta Alan Kurdi inguru horretara doa erreskateetan laguntzera.

Izan ere, Europako buruzagiek Mediterraneoko tragediari irtenbidea emateko konpromisoa hartu zuten arren, Gobernuz Kanpoko Erakundeak dira itsasoan arriskuan dauden migratzaileak erreskatatzeaz arduratzen direnak.

Italiak, bere kasa, 'Mare Nostrum' lantaldea jarri zuen martxan, eta 150.000 pertsona erreskatatu zituen urtebetean. Baina Europatik diru-iturririk ez dagoenez, zerbitzua bertan behera geratu zen.

Frontex agentzia europarrak, berriz, mugak kontrolatzen ditu, baina ez du migratzaileak bilatzeko eta erreskatatzeko agindurik.

Horren aurrean, GKEen itsasontziak lanean hasi ziren, baina berehala iritsi ziren gobernuen oztopoak: baimenik ez, sarrera galarazten duten portuak…

Iragan abuztuan, Open Arms itsasontziak 20 egunez itxaron behar izan zuen, erreskatatutako migratzaileak ontzi barruan zituela, lehorreratzeko baimena jasotzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Batasun europarra Migrazioa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Giza eskubideak albisteak GKEak Libia gaur Aita Mari