Gizartea -

Araba

Zabalgana eta Armentiako basoa lotzeko oinezkoentzako pasabidea jarri dute Gasteizen

342.000 euroko inbertsioarekin, pasabidea egurrezkoa da, eta 61 metroko luzera du.

Gasteizen jarritako pasabidearen irudia. Argazkia: Gasteizko Udala Twitter
Gasteizen jarritako pasabidearen irudia
Gasteizen jarritako pasabidearen irudia. Argazkia: Gasteizko Udala Twitter

AGENCIAS | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zabalgana eta Armentiako basoa lotzeko oinezkoentzako egurrezko pasabidea jarri dute larunbat honetan, Gasteizko Udalak jakinarazi duenez. Pasabidea jartzeko lanak 17:50ean amaitu dira eta, ondoren, N-102 errepidea trafikorako ireki dute.

Lau pieza handi muntatu dituzte (erdiguneko bi eta muturreko beste bi), han bertan, eta lan horietan kamioiak, garabioak eta dimentsio handiko makinak izan dira. Guztira, 20 bat lagunek parte hartu dute.

Gasteizko Udaleko Espazio Publikorako eta Mugikortasunerako Sailak burutu du lana, Gasteiz Hobetuz programa parte-hartzailean aukerarik bozkatuenetarikoa izan baitzen.

342.000 euroko inbertsioarekin, pasabidea egurrezkoa da, eta 61 metroko luzera du. Oinezkoentzako prest egongo da behin inguruko bideak atontzeko lanak amaituta.

Pasarela que une Zabalgana y el bosque de Armentia en Vitoria

Pasabidea jartzeko lanak, N-102 errepidean. Argazkia: EiTB

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Zabalganari buruzko albisteak