Gizartea -

TRAFIKOA

Gizon bat hil da Soraluzen, ibilgailu bat ibaira erorita

Goizaldean izan da istripua, GI-627 errepidean. Atzo arratsaldean beste gizon bat hil zen Zestoan izandako trafiko istripuan.

Istripua izan den tokia, Soraluzen. Argazkia: Iker Salgado
Istripua izan den tokia, Soraluzen.
Eibarko gazte bat hil da Soraluzen, bere ibilgailua ibaira erorita

0:47

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat hil da, bart, Soraluzen, gidatzen ari zen autoa ibaira erorita.

Segurtasun Sailak zehaztu duenez, GI-627 errepidean izan da istripua 04:30 aldera.

Oraindik ez dakiten arrazoiengatik, autoa errepidetik irten eta ibaira erori da. Gidaria istripu-lekuan bertan hil da. Suhiltzaileek atera behar izan dute gorpua eta ondoren, Donostiako Medikuntza Auzitegira eraman dute.

Ertzaintzak bidea itxi egin du, bi noranzkoetan, eta 09:00ak aldera ireki dute.

Istripua nola gertatu den argitzeko, ikerketa zabaldu dute.

Atzo, bestalde, 84 urteko zumaiar bat hil zen Zestoan izandako trafiko istripuan, GI-631 errepidean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Zumaia Albisteak Zestoa Soraluze Trafiko istripuen biktimak