Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Erasotzailea 39 urteko gizon bat da, eta erasoa Zabalgana auzoko etxe batean izan zen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

39 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak, Gasteizko Zabalgana auzoko etxebizitza batean emakume bati sexu-erasoa egiteagatik. Erasoa larunbatean izan zen.

Salaketaren arabera, emakumea bere borondatez joan zen gizonaren etxera, eta honek une hori baliatu zuen sexu-erasoa burutzeko.

Ertzaintza jakinaren gainean jarri ostean, agenteek erasotzailea identifikatzea eta atxilotzea lortu zuten astelehen goizaldean.

Tratu txarrak pairatzen badituzu, edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak, eta / edo deitu doako telefono hauetako batera:  900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Araba Delituak Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Zabalgana auzoa