Gizartea -

Indarkeria matxista

Espetxera bidali dute Soraluzen ama hil zuen gizona

33 urteko gizona astelehen goizaldean atxilotu zuten eta asteartea honetan epaileak espetxean sartzeko agindua eman du.

Hilketa eraikin honetako etxebizitza batean gertatu zen. Argazkia: EFE
Hilketa eraikin honetako etxebizitza batean gertatu zen.
Hilketa eraikin honetako etxebizitza batean gertatu zen. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eibarko epaitegiak espetxera bidali du Soraluzen ama hiltzea egotzita astelehen goizaldean atxilotu zuten 33 urteko gizona, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gertakariak astelehen goizaldean jazo ziren Soraluzeko etxebizitza batean. 74 urteko emakumean hilda topatu zuten, aurpegian kolpe handia zuela.

Abisua jasota, Ertzaintza biktimaren etxera joan zen eta emakumea gela batean hilda aurkitu zuen. Semea atxilotu zuten, homizidioa egotzita. Arratsalde honetan eraman dute epailearen aurrera, eta honek kartzelan sartzeko agindua eman du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gipuzkoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Soraluze Matxismoa