Gizartea -

Buloak

Lurrun arnasketak egiteak ez du koronabirusa saihesten

Youtubeko bideo baten Mario Pesaresi medikuak dio, ur beroak botatzen duen lurruna arnastea ona dela COVID-19 birusaren aurka, baina ez da egia.

Mario Pesaresi medikua Youtubeko bere bideoan. Maldita.es webgunearen irudia
Mario Pesaresi. Maldita.es webgunearen irudia
Mario Pesaresi medikua Youtubeko bere bideoan. Maldita.es webgunearen irudia

EiTB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela egun batzuk Mario Pesaresi mediku argentinarrak Youtuben publikatutako bideo bat asko zabaldu da, eta ikusle asko izan ditu. Pesaresik bideoan dioenez, ona da lurrun arnasketak egitea koronabirusa hartzeko arriskua murrizteko, baina ez da egia, bulo bat da.

Mediku argentinarrak ematen duen arrazoietako bat da, Munduko Osasun Elkarteak esaten badu koronabirusa 56 graduko tenperaturan hiltzen dela, tenperatura hori baino beroagoa den lurruna arnastuz gero, birusa hilko dugula eta infektatzeko arriskua murriztuko dugula. Hala ere, ez dago Mario Paserasik dioen arrazoia bermatzen duen daturik.

Gainera, Munduko Osasun Elkarteak ez du esan birus hau 56 graduko tenperaturan hiltzen denik, baina beste gaixotasun bat sortu zuen SARS izeneko koronabirusari buruz 2003an esan zuen tenperatura horretan hiltzen zela.

Bestalde, Carlos Jimenez Neumologia eta Kirurgia Torazikoko Espainiako Elkarteko (SEPAR) presidenteak Maldita.es webguneari azaldu dio ez dagoela Mario Psesarasiren arrazonamendua defendatzen duen oinarririk: "Badakigu koronabirus honek ez dituela jasaten 37 gradutik baino goragoko tenperaturak laborategiko plaka gainean egiten diren zelulen kultiboko esperimentuetan, baina ez dakigu gauza bera gertatzen den behin birusak zelula bat infektatzen duenean".

Kontra-katea

'Maldito bulo'ri gertatu zaion bezala, EiTBren Koronabuloen ekimenera ere "kontra-kate" bat iritsi da, lurrun arnasketena egia den galdetuz:

"MESEDEZ, LURRUN ARNASKETAK OSO ARRISKUTSUAK DIRA USTEZKO KORONABIRUS KASUETAN EGITEN BADIRA. EZ ZABALDU. NIRE AITAGINARREBAK BEHERAKADA NABARMENA IZAN DU LURRUN ARNASKETAK EGITEAGATIK. SUKARRA IZAN DU, BAITA EZTUL APUR BAT ERE, BAINA LURRUN ARNASKETAK EGIN ZITUEN OSTEGUN GAUEAN, ETA ARNASESTUKA HASI ZEN. EGOERA HONETAN, LURRUN ARNASKETAK ETA AEROSOL EDO ESPRAIAK ERABILTZEA DEBEKATU DIO MEDIKUAK. BIDEO HAU BIDALI DUZUENEK MEZU HAU PASATU MESDEZ".

Mezu hau benetakoa den jakiteko beharrizanik gabe, beti gogoratu behar dugu espezialisten esku jarri behar garela, gaixo edo paziente bakoitzak norbere berariazkotasunak dituelako. Batentzat kaltegarria ez dena, kaltegarria izan daiteke beste batentzat.

Gainera, Malagako Immunologia Kliniko eta Gaixotasun Infekziosoen Institutuko zuzendaria den Fernando Fariñas Guerrerok 'Salud Sin Bulos' publikazioari azaldu dionez, "egia izan daiteke lurrunak birusaren proteinak desnaturalizatu eta hil egiten duela, baina gauza bera egin dezake gure zelulen proteinekin, eta gure arnasbideak kaltetu ditzake. Gainera, Covid-19 birusari hezetasuna gustatzen zaio; gero eta hezetasun handiagoa, orduan eta gordailu gehiago sortzeko aukera du".

Kontuan izan osasun-agintariek koronabirusaren aurka emandako aholkuak. Koronabirusaren inguruko albiste faltsuen aurrean, egin kasu bakarrik iturri ofizialek ematen dituzten albisteei. Eta zurrumurru, gezur edo albiste faltsu baten susmorik baduzu, idatzi koronabuloak@eitb.eus helbide elektronikora edo bidali WhatsApp bidez mezu bat 600 900 454 telefono zenbakira. Ez diogu inori zuzenean erantzungo, baina oharrak jaso, aztertu, eta faltsuak direla egiaztatuz gero, Koronabuloak webean aireratuko ditugu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Argentina Osasun albisteak Albiste faltsuak Koronabirusa