Gizartea -

Huelvan

Heriotza duinaren aldeko legea aplikatu da lehenengo aldiz Andaluzian

Ramona Estevez (90 urte) familia pozik dago legea bete dela ikusita, "horretarako baitago".

Heriotza duinaren legea betearazi diote Huelvako erietxe bati

01:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Blanca Paloma ospitalean (Huelva), Andaluziako heriotza duinaren aldeko legea betez, zunda kendu dioten Ramona Estevez gaixoaren semeak, Jose Ramon Paezek, "pozik" sentitzen dela adierazi du "errespetatu egin behar den" arau bat delako.

Haren amak testamenturik utzi ez arren (gertatutakoaren ostean, semeak hiritar guztiei aholkatzen dien zerbait da), horrelako egoera baten aurrean, zundarik ez jartzea nahi zuela adierazi zuen, eta hori entzun zuten lekukoak daudela azaldu du.

Estevezen semea pozik azaldu da amaren "nahia bete egin baita", baina nahigabea erakutsi du, "errespetatu beharreko" lege bat aplikatzeko kexa bat jarri behar izan duelako.

"Neure ama odola ponpatzeko makina bat bilakatu zuten, eta teknikoki zilegi bada, etikoki onartezina eta krudela da; hala adierazi nien medikuei, gutun bat idazteaz gain" esan du Paezek.

Azaldutakoaren arabera, egoera hau eragin duten gertakizunak uztailaren 26an izan ziren, haren amak (uztailaren 31n 91 urte beteko zituen) garun-isuri bat jasan eta Juan Ramon Jimenez ospitalean lehenengo aldiz ikusi ostean, (ordenagailu bidezko tomografia axiala egiteko ideia alboratu zuten adinagatik eta odolbildu mota lehengo egoerara itzultzea ezinezkoa zelako), Blanca Paloma ospitalera eraman zuten, adineko pertsonen tratamenduan aditua delako.

Adostutako ospitalera iritsi ondoren, Paezi haren ama koman zegoela esan zioten. Bi edo hiru egun ospitalean eman ostean, zunda bat jarri behar ziotela adierazi zioten "serumak ez ziolako elikatzen, hidratatu besterik ez", baina familiak ezetz esanez gaixoaren nahia bete zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea