Gizartea -

Koronabirusa

30 ikasgela gehiago daude bakartuta Euskadin COVID-19aren ondorioz

EAEko 132 ikastetxetako 212 ikasgelatan sartu da birusa. Dena den, bakar batek ere ez du aurrez aurreko eskola jarduera eten.

Irakasle bat, umeen eskuak desinfektatzen. Artxiboko argazkia: EFE
Irakasle bat, umeen eskuak desinfektatzen.
Irakasle bat, umeen eskuak desinfektatzen. Artxiboko argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 132 eskolatako 212 ikasgela daude isolatuta ostiral honetan COVID-19a dela eta, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakinarazi duenez. Horrenbestez, gora egin du berriro bakartutako ikasgelen kopuruak (ostiralean 172 ziren).

Dena dela, ez dago aurrez aurreko eskola jarduera etenda duen ikastetxerik.

2020-2021 ikasturtean, guztira, 17.554 ikasgela daude unibertsitatez kanpoko ikasketa mailetan. Horrenbestez, ikasgelen % 1,20 daude isolatuta.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Euskal Eskola Publikoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Soraluze Umeak Koronabirusa Gazteak