Gizartea -

Droga trafikoa

Zerga Agentziak 700 kilo kokaina atzeman ditu Zumaian

Droga Zumaiako kirol-portuan sartu zen itsasontzi baten barruan aurkitu zuten. Matrikula britaniarra zuen ontzia konfiskatu egin dute eta bere bi tripulatzaileak atxilotuta daude.

Zumaiako kirol-portuan zegoen ontzi batean atzeman dute droga. Argazkia: EITB
Zumaiako kirol-portuan zegoen ontzi batean atzeman dute droga. Argazkia: EITB
700 kilo kokaina atzeman dituzte itsasontzi baten barruan, Zumaian

01:08

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zerga Agentziak purutasun handiko 695 kilo kokaina atzeman zituen atzo Zumaiako kirol-portuan, antza, Karibetik irten eta Atlantikoa zeharkatu berri zuen belaontzi baten barruan aurkitu dute droga. Britaniako matrikula zuen ontzia konfiskatu egin dute, eta bi tripulatzaileak atxilotu egin dituzte.

Narkotrafikoaren nazioarteko lankidetzaren baitan, Antolatutako Krimenaren kontrako Inteligentzia zerbitzuak Zerga Agentziaren aduana-zaintza zerbitzuari itsasontziaren inguruko informazioa eman zion Kantauri isurian sartu zela esanez, eta Zumaiako porturaino jarraitu zioten. Ontziaren barruan 695 kilo kokaina atzeman zituzten.

Atzemandako droga eta atxilotuak Azpeitiako epaitegiaren esku utzi dituzte ikerketak aurrera jarraitzen duen bitartean. Droga atzemate hau azken urteetan egindako garrantzitsuenetakoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea