Gizartea -

Lur-jausia

Plentzia eta Urduliz arteko metro zerbitzua eten dute, luizi baten ondorioz

Hori dela eta, Metro Bilbaok autobus zerbitzua jarri du. Lur-jausia goizaldean jazo da, Ardantza zerbitzugunetik gertu, bi udalerri horiek lotzen dituen errepidean.

Ardantza zerbitzugunetik gertu izan da luizia.
Ardantza zerbitzugunetik gertu izan da luizia. Argazkia: Iker Salgado
Ardantza zerbitzugunetik gertu izan da luizia.

A. O. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Metro Bilbaok autobus zerbitzua jarri du Plentzia eta Urduliz geltokien artean, luizi baten ondorioz metro zerbitzua bertan behera utzi ostean.

Lur-jausia goizaldean jazo da, Ardantza zerbitzugunetik gertu, bi udalerri horiek lotzen dituen errepidean.

Horren ondorioz, Plentzia eta Urduliz arteko metro zerbitzua bertan behera geratu da, Metro Bilbaok Twitter bidez zabaldutako mezu batean jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Metro Bilbao Gizartea Eguneko albisteak Plentzia Albisteak Urduliz Lur-jausiei buruzko albisteak