Gizartea -

Ikerketa

Etorkinen ia erdia pobreziaren atarian bizi da

Espainian bizi diren etorkinen egoera aztertzen duen ikerketa baten arabera, Europar Batasuneko herrialdekoak ez diren etorkinen artean % 82k zailtasunak dituzte hilabete amaierara heltzeko.

Espainian bizi diren etorkinen % 47,1 gizarte esklusioaren edota pobreziaren atarian bizi dira. EITB
Espainian bizi diren etorkinen % 47,1 gizarte esklusioaren edota pobreziaren atarian bizi dira. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainian bizi diren etorkinen % 47,1 gizarte esklusioaren edota pobreziaren atarian bizi dira, EAE Business Schoolek inmigrazioaren egoerari buruz kaleratu duen txostenaren arabera. Ikerketak erakusten duenez, Europan jaio diren atzerritarren % 28 eta Espainiako herritarren % 25,2 daude egoera horretan.

Espainiako familien artean % 11 atzerritarrak dira, 2006ean baino % 3 gehiago, eta horien artean % 66 Madrilgo, Valentziako eta Andaluziako erkidegoetan bizi dira.

Txostenak etorkinen familia askok bizi duten egoera larria agerian utzi du. Antza, Europar Batasunetik kanpo dauden herrialdeetakoak diren etorkinen % 82k zailtasunak dituzte hilabete bukaerara heltzeko, Europar nazionalitatea duten familien artean, berriz, % 62 daude horrela.

Ikerketaren arabera, Batasunetik kanpo dauden herrialdeetako familien % 18 baino ez dira heltzen hilabete amaierara eta % 37 Europarrak badira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea