Gizartea -

Saria

Aminetu Haidarrek Rene Cassin Saria jaso du

Aminetu Haidar ekintzaile sahararrak 16.550 euroko diru-laguntza jaso du Giza Eskubideen defentsaren alde egindako borrokagatik.

Haidar "representa la lucha del pueblo saharaui". Foto: Efe.
Haidar "representa la lucha del pueblo saharaui".
Aminetu Haidarrek Giza Eskubideen Rene Cassin saria jaso du

02:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aminetu Haidar ekintzaile sahararrak Eusko Jaurlaritzaren Rene Cassin Saria jaso du gaur. Mendebaldeko Saharan giza eskubideen defentsan egindako lana aintzatetsi du sariak. Sariarekin 16.550 euroko diru-laguntza jasoko du Haidarrek. Idoia Mendia Justizia sailburuak eman dio saria Lehendakaritzan egindako zeremonian, Gasteizen. Giza Eskubideen Rene Cassin Sariko epaimahaiaren hitzetan, Haidarrek "saharar herriak Giza Eskubideen defentsaren alde egindako borroka ordezkatzen du", Marokoko agintarien aurrean. "Nazioarteko Zuzenbideak onartutako eskubideak hautsi ditu Marokok, adierazpen askatasuna eta biltzeko askatasuna mugatuz", erantsi du. Aminetu Haidar 1987tik 1991era espetxean izan zen. 2005ean larri zauritu zuten manifestaldi batean. Ospitalean bertan atxilotu eta kartzelara eraman zuen Marokoko Poliziak. Zenbait hilabete espetxean eman zituen eta gose-greba egin zuen. Bere osasunak okerrera egin zuen greba horren ondorioz.

2009ko azaroan New Yorketik bueltan zetorrela beste sari bat jaso ostean, berriro atxilotu zuten Aaiuneko aireportuan. Ondoren, Aaiunetik kanporatu zuten eta Lanzaroteko aireportuan beste gose-greba bat egin zuen.

Epaimahaiak Aminatu Haidarrek Saharako Giza Eskubideen defentsaren alde egindako borroka azpimarratu du, batez ere, "emakumea izanda zailagoa eta arriskutsuagoa delako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea