Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizon batek emakume bati eraso egin dio Gasteizen, zirkulazio-istripu baten ondoren
Erasoa larunbatean izan zen, 20:50ean, San Martin auzoko kale batean, eta gizona atxilotu eta epailearen esku utzi zuten, genero indarkeriako delitu bat egotzita.
Agentziak | EITB Media
58 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, udaltzainen aurrean izandako trafiko-istilu batengatik eztabaidan ari zirela bikotekideari eraso egiteagatik.
Gasteizko Udalak astelehen honetan jakinarazi duenez, erasoa larunbatean izan zen, 20:50ak aldera, San Martin auzoko kale batean, eta gizona atxilotu eta epailearen esku utzi zuten, genero indarkeriako delitu bat egotzita.
Udaltzaingoak 32 urteko beste gizon bat ere atxilotu zuen atzo arratsaldean, Salburua auzoko etxebizitza batean bikotekidea jotzeagatik.