Gizartea -

Koronabirusa

Hauek dira 400 kasutik beherako intzidentzia metatua duten EAEko udalerriak

Araban zazpi udalerri daude langa horren azpitik, Bizkaian bederatzi eta Gipuzkoan sei.

Guardia (Araba)
Guardia (Araba)
Guardia (Araba)

LUZIA ZUGADI | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pixkanaka hobera egiten ari da covid-19aren bilakaera Euskal Autonomia Erkidegoan, eta halaxe erakusten du intzidentzia-tasa metatuaren kurbak ere. Gaur-gaurkoz, udalerri handi guztiek, alegia, 5.000 biztanletik gorakoek, gorriz margotuta jarraitzen badute ere, txikiagoen artean badira azken egunetan oso kasu positibo gutxi edo bat bera ere atzeman ez dutenak.

Araban, esaterako, Bernedo (0 kasu 100.000 biztanleko), Bastida (384 kasu), Ekora (374 kasu), Guardia (325 kasu), Lagran (0 kasu), Moreda (371 kasu) eta Urizaharra (347 kasu) dira 400 kasutik beherako intzidentzia duten udalerriak. Aurreko ostegunean baino lau udalerri gehiago (Bernedo, Bastida, Guardia eta Lagran), hain zuzen ere.

Bizkaian ere badira 400 kasuko langa azpitik dauden tokiak. Arratzuk (243 kasu), Elantxobek (0 kasu) eta Mendexak (211 kasu) zituzten daturik onenak otsailaren 10ean. Gaurkoan, berriz, Aulesti (299 kasu 100.000 biztanleko), Forua (331 kasu), Gautegiz Arteaga (354 kasu), Ispaster (268 kasu), Izurtza (348 kasu) eta Lanestosa (383 kasu) batu dira zerrenda horretara. Aurretik aipatutako hirurek, Arratzuk, Elantxobek eta Mendexak, 243, 0 eta 211 kasuko intzidentzia metatua dute gaur, hurrenez hurren.

Oraindik lurralde zigortuena den arren, Gipuzkoan ere badira 400 kasura heltzen ez diren udalerriak: Alkiza (285 kasu 100.000 biztanleko), Beizama (0 kasu), Belauntza (0 kasu), Errezil (0 kasu), Gaztelu (0 kasu) eta Leaburu (264 kasu). Belauntzak eta Errezilek, beraz, eutsi egin diote osteguneko joerari. Kontrara, Gaintzak ez du lortu 400 kasutik beherako udalerrien artean kokatzea, 877 kasura igo baita bertan intzidentzia azken egunotan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal hiriburuak Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoako albisteak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea bideoak Eguneko albisteak Guardiako albisteak Eguneko albisteak Bastida COVID olatu berria