Gizartea -

Iñigo Cabacasen aldeko martxa

Larunbateko manifestazioko argiketa fiskalari igorriko dio Aresek

'Ez dut onartuko gure Poliziaren aurkako irainik eta kalumniarik. Bere izen onaren kontrako kanpaina jasaten ari da Ertzaintza', esan du Aresek. Espedientea irekiko diete manifestazioa deitu zutenei.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua. EFE
Larunbateko manifestazioko argiketa Fiskalari igorriko dio Aresek
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak joan den larunbatean Bilbon egin zuten manifestazioaren argiketa igorriko dio Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiari, Ertzaintzaren kontra bertan egin zituzten oihuak delitu izan daitezkeen argitu dezan.

Gainera, Herritarren Segurtasunerako Legea oinarri hartuta, espedientea irekiko diete manifestazioa deitu zutenei.

''Ez dut onartuko gure Polizia hiltzailetzat hartzea. Bertako agenteek gogor egiten dute lan herritarren segurtasuna eta askatasuna bermatzeko'', esan du Aresek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea