Gizartea -

BIZKAIA

Gizon baten hilotza topatu dute Zierbenako portuko uretan

Gorpua 18:00ak aldera aurkitu dute, pertsona batek larrialdietako zerbitzuak ohartarazi ostean.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon baten hilotza topatu dute arratsalde honetan Zierbenako portuko uretan, Guardia Zibilak jakinarazi duenez.

Gorpua 18:00ak aldera aurkitu dute, pertsona batek larrialdietako zerbitzuak ohartarazi ostean.

Gurutze Gorriaren eta Guardia Zibilaren ontzi bana bertaratu dira, eta gorpua uretatik atera dute.

Guardia Zibilak ikerketa bat abiatu du, baina, oraingoz, ez dute argitu gizona nola hil den.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Abanto Zierbena Itotze kasuak