Gizartea -

Araba

Zanbranako landa-eremu batean piztutako sutea kontrolpean hartzeko lanetan ari dira suhiltzaileak

Sugarren intentsitatearen ondorioz, A-3126 errepidea itxi behar izan dute Ozio eta Berganzo artean. Ibilgailu batetik botatako zigarro punta bat izan daiteke suaren jatorria.

Sutea Zanbranan. Olatz Lagoren bideo batetik ateratako argazkia
Sutea Zanbranan
Zanbranako landa-eremu batean piztutako sute bat itzaltzen ari dira suhiltzaileak

0:13

agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suhiltzaileak lanean ari dira gaur igande arratsaldean Santa Cruz del Fierro eta Txulato mendien artean (Zanbrana, Araba) landa-eremu batean piztutako sutea itzaltzeko.

Sutearen tamaina ikusita, baliabideak eskatu dizkiete Errioxari, Miranda Ebrori eta Nafarroari, helikopteroak eta hegazkinak bidali baitituzte sutea ahalik eta lasterren itzaltzeko.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, sua 16:30ak aldera piztu da zereal-zelaien gune batean. Lehen hipotesien arabera, ibilgailu batetik botatako zigarro punta bat izan daiteke suaren jatorria.

Sugarren intentsitatearen ondorioz, A-3126 errepidea itxi behar izan dute, Ocio eta Berganzo artean, 31. kilometroaren parean. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Araba Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak Gaubea Añanako Kuadrilla azken ordukoa