Gizartea -

Zirkulazioa

Gipuzkoako motorzale bat hil da Huescan, zirkulazio istripu batean

Ezbeharra Yesero herrian jazo da. Hildakoa 55 urteko gizonezkoa zen.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berrogeita hamabost urteko gipuzkoar bat hil da asteazken honetan Huescan (Aragoi), moto istripu batean.

Guardia Zibilak jakinarazi duenez, ezbeharra 12:25ean jazo da, N-260 errepidean, Yesero herrian. Ordu horretan, motorzalea bidetik atera, eta 65 metroko amildegi batera erori da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa Errepideko istripuetan zauritutakoak Aragoi gaur