Gizartea -

Indarkeria matxista

Donostiako 14 urteko neskaren ustezko bortxatzailea adingabeen zentro batera bidali dute

Konkretuki, Zumarragako Ibaiondo Adingabeen Egoitzara bidali dute, goizean Fiskaltzaren esku utzi ondoren.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako 14 urteko neskaren ustezko bortxatzailea, 15 urteko nerabea, Zumarragako (Gipuzkoa) Ibaiondo Adingabeen Zentrora bidali dute, goizean Fiskaltzaren esku utzi ondoren, auziko iturriek jakitera eman dutenez.

Biktimak salatu ondoren, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, eta asteazkenean ustezko erasotzailea identifikatu eta aurkitu zuten ertzainek. Erasoa larunbatean, 00:30 aldera, gertatu zen Loiolako Erriberak auzoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez.

Loiolako Erriberak auzoan festak ospatu zituzten iragan asteburuan. Besteak beste, DJ ospetsu baten emanaldia izan zen, eta ikuskizunak gazte ugari erakarri zituen.

Asteazkenean, amak lagunduta, adingabeak ertzain-etxean izapide polizialak bete ondoren, goizeko lehen orduan Fiskaltzaren esku utzi dute, sexu askatasunaren aurkako delitua egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak Ertzaintza Indarkeria matxista Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Zumarraga Albisteak Matxismoa Sexu erasoak Goierri