Gizartea -

Lan-arloko gaixotasuna

CCOO sindikatuko kide historiko bat hil da, amiantoagatik

CAF-Beasain enpresako langile ohia zen, eta amiantoaren eraginpean egin zuen lan 1959 eta 1973 bitartean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Maria Zabalo CAF-Beasain enpresako langile ohia eta CCOO sindikatuko kide historikoa hil da, amiantoagatik, sindikatuak berak salatu duenez.

Ohar batean azaldu dutenez, biriketako neoplastia batek jota hil da. 1959 eta 1973 bitartean amiantoaren eraginpean egin zuen lan, eta horrek eragin zion gaixotasuna.

CCOO sindikatuaren arabera, Osakidetzak biriketako neoplasia diagnostikatu zion 2011n, eta Gizarte Segurantzak gaixotasun profesionalak eragindako erabateko ezintasuna aitortu zion. Mutualiak errekurtsoa aurkeztu zuen, eta, sindikatuaren hitzetan ''erantzukizunei aurre ez egiteko, eskakizunekin torturatu zuten gaixoa''.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea