Gizartea -

Elkarrizketa Radio Vitorian

Urtaran: "Ez dugu aurreikusita Gardelegiko zabortegia handitzea, ezta hondakin arriskutsuak jasotzea ere"

Jaurlaritzak hondakinen kudeaketaren harira atzo aurkeztutako ibilbide orriaren kontura, alkateak azpimarratu du ez dutela Gasteizko zabortegiaren "izaera aldatuko, inondik inora".

Urtaran, Radio Vitoriako estudioetan. Argazkia: EITB Media
Urtaran, Radio Vitoriako estudioetan.
Urtaran, Radio Vitoriako estudioetan. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Gardelegi zabortegiak 85 hektarea ditu, eta hala, datozen 8-10 urteetan sor daitezkeen beharrak asetzeko "nahikoa edukiera" duela azpimarratu du Gorka Urtaran alkateak. 

Eusko Jaurlaritzak atzo aurkeztu zuen hondakinak kudeatzeko datozen urteetarako ibilbide orria, eta bertan jasotzen denez, baliteke 2024an fibrozementu (amiantoa) edo bestelako hondakin arriskutsuak batzeko gelaxkak jarri behar izatea. 

Egitasmo horiei erantzun irmoa eman dio gaur Urtaranek Radio Vitoriari eskainitako elkarrizketan. "Zabortegiak egun duen edukiera izaten jarraituko du, hiri hondakinak jasotzen, horretarako diseinatu baitzen. Ez dugu Gardelegiren izaera aldatuko, inondik inora. Gaur-gaurkoz, ez dugu aurreikusita Gardelegiko zabortegia handitzea, ezta hondakin arriskutsuak jasotzea ere". 

Horren ildoan, baieztatu du Gardelegik ez duela hondakin arriskutsurik jaso. 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Gorka Urtaran Eusko Jaurlaritza albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Ingurumena Birziklatzea Euskadin