Gizartea -

Gipuzkoako Hondakin Kudeaketa

GHK-k azpimarratu du berea dela zaborra tratatzeko eskumena

Hori horrela, "finantzatu eta sustatu" beharreko azpiegiturak berak aukeratuko dituela esan du. EAJk, bestalde, "Gipuzkoa Garbia" egitasmoa aurkeztu du, erraustegia defendatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa (GHK) erakundeak azpimarratu du bera dela zaborra tratatzeko "arduradun bakarra". Hori horrela, "finantzatu eta sustatu" beharreko azpiegiturak berak aukeratuko dituela esan du, izan ere, Batzar Nagusiek "ez dute horren gaineko inolako eskumenik".

Horixe adierazi du Ainhoa Intxaurrandieta GHKren presidenteorde, Lezoko zinegotzi (Bildu) eta San Marcos Mankomunitateko presidenteak prentsaurreko batean.

Intxaurrandietak Gipuzkoako beste mankomunitate batzuetako ordezkariekin batera eman du prentsaurrekoa eta EAJ eta PSE-EE kritikatu ditu zaborren gaineko eskumenaren inguruan egin dituzten adierazpenenengatik. Aldundiaren egitasmo berria aurrekoaren "eguneraketa" dela eta hori egiteko eskumena GHKrena dela azaldu die bi alderdiei.

"Batzar Nagusietako alderdi politiko batzuei argi adierazi nahi diegu ez direla inor udalei zein azpiegitura finantzatu agintzeko", azaldu du presidenteordeak.

"GHK da azpiegiturak esleitzen dituen erakunde bakarra, sinatzen eta ordaintzen dituen bakarra da", azpimarratu du Intxaurrandietak. Gainera, "erraustegiaren esleipena" onartu zutenak GHKren aurreko agintariak, EAJkoak eta PSE-EEkoak, izan zirela gogorarazi du.

Atez atekoa

Atez ateko zabor bilketari dagokionez, Intxaurrandietak esan du oraingoz hori dela birziklapen maila % 60-80ra iristeko "tresna baliagarri bakarra", baina kopuru horiek lortzeko erabiltzen den sistema aukeratzeko eskumena udalena dela adierazi du.

EAJren alternatiba

Bestalde, EAJk iragarri du "Gipuzkoa Garbia" ekimena jarriko duela abian zabor bilketa kontainerren bitartez egiteko, atez ateko sistemaren "inposizioa" salatzeko eta erraustegia defendatzeko.

Imanol Lasa Zarauzko zinegotziak (EAJ) prentsaurreko batean azaldu duenez, Gipuzkoako gizarteak dagoeneko erakutsi du "heldutasuna" hondakinak era egokian kudeatzeko, "inposizioan oinarritutako zaborren bilketa selektiboaren beharrik gabe".

Nahikari Otermin Pasaiako zinegotziak (EAJ), bere aldetik, hondakinak birziklatzeko esfortzua "kontzientziaziotik eta hezkuntzatik" bideratu eta "inposizioa baztertu" behar dela berretsi du. Hori dela eta, EAJren ordezkariak uste du, hondakinen kudeaketak Gipuzkoako gizarte osoari eragiten dionez, "akatsa" izango litzatekeela "irtenbidea gizartea aintzat hartu gabe" ematea.

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa (GHK) erakundeak azpimarratu du bera dela zaborra tratatzeko "arduradun bakarra". Hori horrela, "finantzatu eta sustatu" beharreko azpiegiturak berak aukeratuko dituela esan du, izan ere, Batzar Nagusiek "ez dute horren gaineko inolako eskumenik".Horixe adierazi du Ainhoa Intxaurrandieta GHKren presidenteorde, Lezoko zinegotzi (Bildu) eta San Marcos Mankomunitateko presidenteak prentsaurreko batean.Intxaurrandietak Gipuzkoako beste mankomunitate batzuetako ordezkariekin batera eman du prentsaurrekoa eta EAJ eta PSE-EE kritikatu ditu zaborren gaineko eskumenaren inguruan egin dituzten adierazpenenengatik. Aldundiaren egitasmo berria aurrekoaren "eguneraketa" dela eta hori egiteko eskumena GHKrena dela azaldu die bi alderdiei."Batzar Nagusietako alderdi politiko batzuei argi adierazi nahi diegu ez direla inor udalei zein azpiegitura finantzatu agintzeko", azaldu du presidenteordeak."GHK da azpiegiturak esleitzen dituen erakunde bakarra, sinatzen eta ordaintzen dituen bakarra da", azpimarratu du Intxaurrandietak. Gainera, "erraustegiaren esleipena" onartu zutenak GHKren aurreko agintariak, EAJkoak eta PSE-EEkoak, izan zirela gogorarazi du.Atez atekoaAtez ateko zabor bilketari dagokionez, Intxaurrandietak esan du oraingoz hori dela birziklapen maila % 60-80ra iristeko "tresna baliagarri bakarra", baina kopuru horiek lortzeko erabiltzen den sistema aukeratzeko eskumena udalena dela adierazi du.EAJren alternatibaBestalde, EAJk iragarri du "Gipuzkoa Garbia" ekimena jarriko duela abian zabor bilketa kontainerren bitartez egiteko, atez ateko sistemaren "inposizioa" salatzeko eta erraustegia defendatzeko.Imanol Lasa Zarauzko zinegotziak (EAJ) prentsaurreko batean azaldu duenez, Gipuzkoako gizarteak dagoeneko erakutsi du "heldutasuna" hondakinak era egokian kudeatzeko, "inposizioan oinarritutako zaborren bilketa selektiboaren beharrik gabe".Nahikari Otermin Pasaiako zinegotziak (EAJ), bere aldetik, hondakinak birziklatzeko esfortzua "kontzientziaziotik eta hezkuntzatik" bideratu eta "inposizioa baztertu" behar dela berretsi du. Hori dela eta, EAJren ordezkariak uste du, hondakinen kudeaketak Gipuzkoako gizarte osoari eragiten dionez, "akatsa" izango litzatekeela "irtenbidea gizartea aintzat hartu gabe" ematea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea Gipuzkoa Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Ekologia gaur Berrerabilpena eta birziklatzea