Gizartea -

Sutea Gipuzkoan

Oiartzunen piztutako baso sutea amatatu dute

Antza, sua 05:30 aldera piztu da ibilgailu batean, eta, ondoren, Pikogarate bideko basoan barrena zabaldu da.

Sua furgoneta batean piztu eta kiskalita geratu da. Argazkia: Euskadi Irratia
Furgoneta kiskalita geratu da.
Su hartu duen furgoneta batek baso-sutea eragin du Oiartzunen

0:42

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea piztu da goizaldean Oiartzunen (Gipuzkoa), Pikogarate bideko baso eremu batean, Euskadiko suhiltzaileek Twitter bidez jakinarazi dutenez. Dena dela, goizean, 07:45 aldera, itzali dute bertaratu diren Gipuzkoako lau suhiltzaile kamioiek. 

Antza, sua furgoneta batean piztu da —ibilgailua guztiz kiskalita geratu da—, 05:30 aldera. Garrak arin zabaldu dira basora, landareria lehor dago eta. Aiako Harrirako bidea itxi dute, baina inguru horretako etxebizitzak ez dituzte hustu.  

Zorionez, ez da inor zauritu. 

Euskal Autonomia Erkidegoa abisu horian dago sute arriskuagatik

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Oiartzun Albisteak