Gizartea -

HERIOTZA

Etxegabe bat hil da Hendaian

Polizia iturrien arabera, heriotza naturala izan da, baina Donibane Lohizuneko polizia-etxean ikerketa abiatu dute.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxegabe bat hilda aurkitu dute astearte honetan Hendaian, Kanetako portuan, France Bleu irratiak jakinarazi duenez. Polizia iturrien arabera, heriotza naturala izan da, baina  Donibane Lohizuneko polizia-etxean ikerketa abiatu dute.

Pertsona horren heriotzean osasun egoera kaskarraz gain hotzak ere eragina izan duela uste dute.

Kontutan izan behar da oso tenperatura baxuak izan direla bart Euskal Herri osoan, zero azpiko graduak neurtu baitira toki askotan.

Hildakoak 50 urte zituen eta ezaguna zen Herriko etxeko gizarte zerbitzuetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea argazkiak Hendaia Gizartea albisteak Gaurko titularrak Albisteak