Gizartea -

ERASOA

Bi atxilotu Legazpin, taser dispositibo batekin eta luzatzen den borra batekin borrokan aritzeagatik

22:30 aldera Ertzaintzari deitu zioten taberna batetatik, pertsona talde bat borrokan ari zelako. Bi pertsona zauritu zituzten eta erasotzaileak inguruetan topatu eta atxilotu zituzten.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20 urteko gizon bat eta 24 urteko emakume bat atxilotu dituzte bart Legazpin izandako borroka batean parte hartzeagatik eta bi gizon zauritzeagatik. 

Atxilotuek taser disposibo bat eta luzatzen den borra bat erabili omen zituzten, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Hirugarren pertsona bat ere ikertzen ari dira gertakariengatik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez, atzo, 22:30 aldera, Legazpiko ostalaritza-lokal batetik deitu zieten hainbat pertsonaren arteko borroka bat zela eta. Iritsi zirenean, jada ihes egin zuten bi gizon eta emakume bat zirela erasotzaileak azaldu zietan.

Lokalean bertan gizon bat topatu zuten, zorabiatuta, ustez taser batekin eraso egin ziotelako eta beste pertsona bat Zumarragako ospitalera joana zen kolpeak zirela eta.

Handik gertu aurkitu zituzten ustezko erasotzaileetako bi eta erabilitako gailuak eta atxilotu egin zituzten. Eurekin zegoen hirugarren pertsona bati izapideak ireki zizkioten.

Gaur goizean Bergarako Epaitegiaren esku utzi dituzte atxilotuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Legazpi Goierriko albisteak