Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek emakume bat hil du Palos de la Fronteran (Huelva)

Ustezko hiltzaileak labanaz eraso dio bikotekideari. Atxilotuta dago. Alkatearen hitzetan, biktimak gaur bertan joan behar zuen polizia etxera gizonaren kontrako salaketa jartzera, jazarpenagatik.

Hilketa matxista Palos de la Frontera herrian (Huelva). Argazkia: EFE
Hilketa matxista Palos de la Frontera herrian (Huelva).
Hilketa matxista Palos de la Frontera herrian (Huelva). Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak gizonezko bat atxilotu du Palos de la Frontera herrian (Huelva) bikotekidea labanaz hiltzea egotzita, indar polizialak jakinarazi duenez. 

Carmelo Romero Palos de la Fronterako alkateak azaldu duenez, hilketa matxista 01:10ean jazo da. Udaltzaingoak auzotarren hainbat dei jaso ditu, eta agenteak etxebizitzara bertaratu direnean, emakumea hil ala bizi topatu dute. Handik gutxira, horren heriotza baieztatu baino ezin izan dute egin osasun langileek. 

Romeroren esanetan, bikotea marrubia jasotzen lan egiten zuen, eta harreman sentimentala zuten, elkarrekin bizi ez baziren ere. Alkateak berri eman duenez, biktimak gaur bertan joan behar zuen polizia etxera gizonaren kontrako salaketa jartzera, jazarpenagatik. 

Espainiako Estatuan 12 dira dagoeneko 2023an bikotekideak edo bikotekide ohiak eraildako emakumeak. 

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Tratu txarrak Indarkeria matxista Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa