Gizartea -

Gipuzkoa

Bi lagun atxilotu dituzte gizonezko bat jipoitzeagatik, Soraluzen

Erasoa kale erdian gertatu da igande goizaldean, eta zauritua Mendaroko Ospitalera eraman dute.

agencias | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona atxilotu dituzte igande honetan Soraluzen (Gipuzkoa) gizonezko bat jipoitzea leporatuta. Biktima Mendaroko Ospitalera eraman dute hezur malarrak apurtuta izan ditzakeelako.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 04:30 aldera izan da erasoa, kale erdian. Ertzaintzak abisua jaso du, eta bertaratu denean, lurrean aurkitu du gizona zaurituta.

Osasun langileak ere joan dira, eta begi ingurua eta masailak oso hazita zituenez, Mendaroko Ospitalera eraman dute hezur malarrak apurtuta izan zitzakeelako.

Ertzainak ustezko erasotzaileak bilatzen hasi dira ondoren, eta 05:00ak aldera aurkitu dituzte. 28 eta 36 urtekoak dira atxilotuak, eta epailearen aurretik igarotzeko zain daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Soraluze