Gizartea -

SEXU ERASOA

Gizon bat atxilotu dute Ondarroan emakume bati sexu-erasoa egiteagatik

Erasoa atzo, igandea, 02:00ak aldera gertatu zen. Gizona emakumearen atzetik sartu zen atarian, eta ukituak egiten hasi zitzaion. Emakumeak ihes egin, eta salaketa jarri zuen.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 32 urteko gizon bat atxilotu du Ondarroan (Bizkaia) emakume bati ukituak egitea egotzita. Emakumeak ihes egitea lortu zuen, eta salaketa jarri zuen.

Erasoa igande goizaldean gertatu zen, 02:00ak aldera, gizonezko bat emakumearen atzetik atarian sartu, eta ukituak egiten hasi zitzaionean. Emakumeak ihes egitea lortu zuen, eta etxera iristean, Ertzaintzari deitu zion.

Erasotzailearen deskribapena eman ostean, handik gertu atxilotu zuten gizona, taberna batean, eta Gernika-Lumoko Epaitegiaren esku utzi zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Ondarroa Albisteak Sexu erasoak Lea-Artibai eskualdea