Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Ondarroan Zapato Azule jaian emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Eraso matxista joan den uztailaren 2ko goizaldean jazo zen, eta ustezko erasotzailea hiru egun geroago atxilotu zuen Ertzaintzak.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizon gazte bat atxilotu zuen uztailaren 5ean Ondarroan (Bizkaia) Zapato Azule jaian emakume bati sexu erasoa egitea egotzita. 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur jakinarazi duenez, eraso matxista joan den uztailaren 2ko goizaldean jazo zen. Biktimak salaketa jarri zuen, eta hiru egun geroago, uztailaren 5ean hartu zuten atxilo ustezko erasotzailea.

Epaileak aske utzi zuen. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Ondarroa Albisteak Jaiak Matxismoa Sexu erasoak Lea-Artibai gaur