Gizartea -

Hondartzak

Bandera gorria Donostian, 73 karabela portugaldar jaso eta ziztada bat izan ostean

Donostiako badian flotatzaileak garbitzen dituen ontziak 73 karabela portugaldar jaso ditu gaur. Gainera, ziztada bat izan da.

Karabela portugaldarra Kontxako badian, Donostian. Argazkia: Joseba Ona
Karabela portugaldarra Kontxako badian, Donostian. Argazkia: Joseba Ona
Karabela portugaldarra Kontxako badian, Donostian. Argazkia: Joseba Ona

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bandera gorria jarri dute ostiral eguzkitsu honetan Donostiako Kontxako badian, 73 karabela portugaldar jaso eta ziztada bat izan ostean.

Donostiako Udalak jakinarazi duenez, Donostiako badian flotatzaileak garbitzen dituen ontziak 73 karabela portugaldar jaso ditu gaur. Gainera, ziztada bat izan da.

Beraz, karabela portugaldarren aurrean aste honetan onartutako protokoloari jarraituz, bandera gorria jarri da eta megafoniaz mezuak zabaldu dira bainua debekatuta dagoela ohartarazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kontxako hondartza Animaliak