Gizartea -

Zigorra AENAri

AENAk bidaiari bat indemnizatuko du aire-kontrolatzaileen huelgagatik

Entzutegi Nazionalak zigorra ezarri dio AENAri eta 290 euroko kalte-ordaina eman beharko dio 2010ko aire-kontrolatzaileen huelgan kaltetutako bidaiari bati.

2010ko aire-kontrolatzaileen huelga. Argazkia: EITB
2010ko aire-kontrolatzaileen huelga. Argazkia: EITB
2010ko aire-kontrolatzaileen huelga. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Entzutegi Nazionalak, ondare erantzukizuna, aireportuko kudeatzaileari bakarrik eta esklusiboki eskatu daitekeela onartu du, eta beraz, AENAri ezarritako zigorraren arabera, honek, 290 euroko kalte-ordaina eman beharko dio bidaiari bati.

Sentenziak partzialki onartu du bidaiariak aurkeztutako errekurtsoa. Eivissa-Madril hegaldirik gabe geratu zen bidaiaria, eta aurreko epaiak ez zion aintzat hartu ondare erantzukizunagatik jarri zion erreklamazioa. Ondorioz, sententzia honek jurisprudentzia sortu dezake antzerako beste kasuen aurrean.

Entzutegi Nazionalaren idatzian, argi uzten da aire-kontrolatzaileak ez direla inondik inora elementu arrotzak entitatearentzat, kasu honetan AENArentzat. Gaineratzen du, kontrolatzaileen portaera eta hutsegiteak ezin direla aireportuko kudeatzaileen erantzukizunetik at geratu.

Iaz, Entzutegi Nazionalak, aurkako sententzia bat argitaratu zuen, AENA afera guztitik aske utziaz, eta ondorioz, bidaiari bati kalte-ordainak eman gabe geratu zen.

Aire-kontrolatzaileen huelga 2010ko abenduaren 3 eta 4an izan zen, Konstituzio zubiaren hasieran, eta 600.000 pertsonei eragin zien.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea